Haur Hezkuntza 0, 1, 2 urte

Gure eskola, zuen eskola

0, 1 eta 2 urteko geletan kalitatezko hezkuntza eskaini nahi dugu, eta familiarteko giro goxoan, eta jolasaren bitartez, ikasleek konfiantzaz eta segurtasunez ikastea dugu helburu. Bakoitzaren behar eta garapen-unera moldatuz, euren ahalmenak garatuko dituzte, ikasketa esanguratsua bermatuz, eta haiengan gauza berriak ikasteko interesa eta jakin-mina piztuz.

dibujo

Proposamen pedagogikoa

Ikaslearen oinarrizko beharrak zaintzea da gure lehentasuna, eta era berean, esperimentatzea, miatzea, ukitzea, maneiatzea… nahi dugu.

Estimulazio goiztiarra

Estimulazio goiztiarra, jolas eta ariketa fisiko multzoa da eta haurraren garapenean momentu bakoitza aprobetxatzea du helburu, bere abilezia eta trebetasun guztiak indartuz. Haurren mugimenduan lagundu eta garapen sentsoriala errazten du, eta horrela, neurona-antolaketa errazago gauzatzen da.

Askotariko adimenak

Howard Gardner ikertzaileak 9 adimen mota daudela defendatzen du: adimen linguistikoa, logiko-matematikoa, ikus-espaziala, naturalista, intrapertsonala, interpertsonala, musika, gorputz-zinestesikoa eta espirituala.

Gure ikasleen aniztasuna ardatz hartuta sortzen eta burutzen ditugun jarduerak. Horien helburua haurren adimen guztiak garatzea da.

Adimen anitzei buruzko informazio gehiago.

Atelier

Atelier izeneko tailerrean, gure haurrek artea eta sormena garatuko dute esku lanen eta ekintza sentsorialen bidez.

Autonomia

Ikasleak pertsona autonomoak izatea nahi dugu, emozionalki haz daitezela eta baloreak beregana ditzatela. Haurrak direnetik ohitura onak hartuz etorkizuneko pertsona autonomoak, konprometituak eta sortzaileak izango baitira, beren buruarengan segurtasuna edukiz eta autoestimu handiagoz jardungo dute.

Errutinen eta ohituren bidez lan egitea

Errutinen eta ohituren bidez lan egiten dugunean lasaitasun eta segurtasun giroa izaten dugu gelan. Horrela, eta lanerako giro egokia bereziki garrantzitsua dela sinetsiz, ikasleek garapen kognitibo egokia izaten dute.

Musika

Musika

Gorputz mugimendua, erritmoa eta zentzumenak landuz bereganatzen dituzte haurrek musikaren oinarriak. Horretarako, ipuin musikalak, musika-tresnak, abestiak… erabiltzen ditugu.

Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatea

Antolaketa neurologiko egokia izan dezaten, gorputza eta haren mugimendua lantzeko ariketak egiten ditugu. Era berean, gorputz mugimenduak sortzen dituen sentsazioengan jartzen dugu arreta.

Hizkuntzak

Hizkuntzak

Ikasleek oinarri linguistiko sendoa izan behar dute eskola amaitzerako Euskara, Gaztelania eta Ingeles maila altua izan dezaten. Etapa honetan hori dugu egitasmo handietako bat.

Euskara da etapa honetan hizkuntza nagusia.

2 urterekin hasten gara Ingelesa lantzen.

[ ikusi: Hizkuntza Proiektua ]

Instalazioak

Haur hezkuntzako haurrak beren instalazio propioak dituzte: jangela, psikomotrizitate gela, parkea,... baita deskantsatu eta etxean bezala sentitzeko beraien gelak. Horrez gain, eskolako espazioak erabil ditzakete: areto nagusia, polikiroldegia, basoa, baratzea, kapila,... Modu honetan, espazio anitz asko dituzten haurrek esperimentatu, gozatu eta jolastuz ikasteko.

[ ikusi: Instalazioak ]

Ohiko Galderak

EGOKITZAPEN ALDIRIK BA AL DAGO?

Bai, borondatezkoa bada ere, ikastetxera lehen aldiz etortzen diren haurrentzat gomendagarria da.

ZEIN DIRA LEHEN ZIKLOKO ZERBITZUAK?

  • Goiztiarrak: 7:30etan irekitzen da
  • Jangela: 0-1 urtekoak 11.30etan eta 2 urtekoak 12:15etan. Siesta 15:00ak arte.

ZEIN JANARI MOTA ESKAINTZEN DIEGU GURE HAURREI?

Ikastetxean gure sukalde eta sukaldaria ditugu eta bertan egindako elikagaiak jaten dituzte horrela gure ikasleek. Askotariko elikagaiak jaten dituzte, euren osasunerako eta errendimendurako onuragarriak direnak. Ikasle bakoitzaren beharretara moldatuz, alergiak eta intolerantziak dituzten haurrei menua egokitu egiten diegu.

DERRIGORREZKOA AL DA UNIFORMEA ERABILTZEA?

Urtebete eta bi urteko ikasleentzat derrigorrezkoa da. Haurtxoek ez dute uniformerik.

ZENBAT IKASLE DITUGU GELAKO?

Legearen arabera, 0 urteko geletan 8na ikasle eduki behar ditugu, urtebeteko geletan 13na eta 2 urteko geletan 20na ikasle.

NOLA INFORMA NAITEKE?

943 21 23 07 telefono zenbakira dei dezakezue edo orrialde honen azpialdean dagoen harremanetarako inprimakia betez. Poz-pozik erantzungo dizuegu.

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.