Ebanjelizazio Ekintza Plana

Ama Kandidaren baloreak hezkuntza komunitateari transmititzea du helburu Ebanjelizazio Taldeak. Kristau ikuspegitik eta ebanjelioak biltzen dituen baloreetan oinarrituz, pertsonaren garapena da lehentasuna.

Barnekotasuna landuz eta garatuz, elkarbizitzatik topaketara ematen dugu urratsa, eta horrela, gure bizipenak pertsonalizatzen ikasten dugu. Bestearekin eta besteekin topaketa ematen denean gainerako pertsonekiko eta munduarekiko konpromezua hartzen dugu.

Izan ere, barnekotasunetik bizi bagara besteen alderdirik onenarekin jartzen gara harremanetan. Harreman horrek eraldatzeko konpromezua sortzen du, gu geu eta gure ondokoa eraldatzen gaituen konpromezua da.

Horretarako, zenbait ditugu ibilbide garatzen ditugu:

- Elkarbizitza ibilbidea: gainerakoekin harremana oso garrantzutsua da, eta horregatik kontuan hartzen saiatzen gara.

- Konpromezu ibilbidea: konpromezua, bere osotasunean, praktikan jartzeko aukera asko eskaintzen ditugu, eskola esparruan eta baita eskola orduetatik kanpo ere.

- Barnekotasun ibilbidea: geure buruarekin harremanetan jartzeko momentuak eta aukerak eskaintzen ditugu, geure buruari galderak egiteko, bilatzeko, geure mundu emozionalarekin konektatzeko…

Alcor

Ikastetxearen aisialdi taldea da eta Lehen Hezkuntzako 5. mailatik hasita har daiteke parte bertan.

Ikasturtean zehar ikastetxean egiten ditugun topaketez gain, Jesusen Alaben beste ikastetxeekin ere egiten ditugu zenbait ekintza: udalekuak, udako lan-kanpamentuak, Donejakue Bidea, begirale formakuntzak…

Alcor

FASFI: Jesusen Alaben Laguntza Solidariorako Fundazioa

Garapenerako Gobernuz kanpoko erakunde zibila da, eta pertsonalitate juridiko propioa du. Herrialde behartsuenen beharrei erantzuteko bideak erraztu nahi izan zituzten Jesusen Alabek eta horrela sortu zuten FASFI, euren egitasmo solidario eta misionistarekin jarraituz.

Giza Eskubideen defentsan egiten du lan FASFIk, eta pertsona osoa hartzen du kontuan, sozialki, kulturalki eta erlijiotasunean aintzat hartuz.

Garapen proiektuak burutzen ditu FASFIk, Komunitateen Laguntzarako programak, tokiko eta nazioarteko boluntariotzak, sentsibilizazio kanpainak, hezkuntza arloan lantzeko materiala…

FASFIren eguna: apirilak 27.

[ ikusi: FASFI ] [ ikusi: FASFI_euskadi ]

FASFI

Errespetuaren Proiektua

Errespetuaren Fundazioarekin batera lantzen dugun proiektua da.

Estetika-proiektu parte-hartzailea da, etikoa. Errespetuarentzat Sinbolo diren artelanak sortzea du helburu, elementu apartak eta artistiko-plastikoak eginez.Lehenik “errespetua” zer den lantzen da, bakoitzak bere iritzi eta irizpideen arabera ulertzen du eta, ikasle bakoitzak bere lana sortzen du Errespetuarentzat gorderiko txokoetan ezartzeko. Gure eskolan baditugu zenbait esparru, hala nola, ekitaldietarako aretoa, Lehen Hezkuntzako pabiloiko Errespetuaren Plaza, etab. Ikasleek etxera eramaten dute ondoren euren artelana, etxean ere Errespetuari leku propioa eskainiz..

Gure barnealdeko munduarekin harremanetan jartzeko eta modu sinbolikoan adierazteko proiektua da.

Errespetuaren Proiektua

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.