Proposamen pedagogikoa
Gure proposamen pedagogikoa, Askotariko Adimentan oinarritua dago (proiektuen bidezko ikaskuntza, adimen emozionalaren lanketa, entusiasMAT, estimulazioa...), hau da gure egunerokoaren ardatza. Baloreak eta ezagutza eskutik helduta doaz, ikaslea, adimen guztietatik estimulatzeko eta pertsona autonomo, konprometitu eta sortzaile moduan hezteko.
Horrez gain, gure metodologiaren bilakaerak ikasle bakoitza bere ikaskuntza-unean lagunduz Ikaskuntza Transdisziplinarrera eraman gaitu.
Estimulazio
Estimulazio goiztiarra, jolas eta ariketa fisiko multzoa da eta haurraren garapenean momentu bakoitza aprobetxatzea du helburu, bere abilezia eta trebetasun guztiak indartuz. Garapen sentsorial eta motorean errazten du, horrela egituraketa neuronalean lagunduz.
Ikaskuntza Transdisziplinarra
Ikaskuntza Transdisziplinarraren bidez pertsonen, gertaeren, irudien, irudikapenen, ezagutza- eta ekintza-eremuen artean loturak ezar daitezke, eta gure bizitza osoan ikasteko irrika garatu.
Informazio gehiago.
Adimen emozionala
Garrantzi handia ematen diogu emozioak ezagutu, hauteman eta erregulatzeari. Horregatik, egunerokotasunean lantzen ditugu, gelan giro atsegina eta elkarbizitza positiboa lortzeko.
Askotariko adimenak
Howard Gardner-en ikerkuntzak 9 adimen mota identifikatu zituen: adimen linguistikoa, logiko- matematikoa, ikus- espaziala, naturalista, intrapertsonala, interpertsonala, musikala, espirituala eta gorputz- zinestesikoa.
Haurrak txikiak direnetik eta betiere gure ikasleagoaren aniztasuna errespetatuz, adimen bakoitza lantzen dugu, guztien garapena ziurtatuz.
Adimen anitzei buruzko informazio gehiago.
Atelier
Atelier izeneko tailerraren bitartez, gure haurrek artea eta sormena garatuko dute esku lanen eta ekintza sentsorial bidez.
EntusiasMAT
Proiektu didaktiko- pedagogiko bat da eta matematika modu atsegin, ludiko (entretenigarri) eta manipulatzaile batean lantzeko aukera ematen du.