Jesuitinas Hezkuntza Fundazioa

Ikuspegi kristautik, pertsonaren garapen osoa lortu. “Nirekin hazi”

2018ko irailaren 1ean, hausnarketa urte luzeen ostean, abian jarri zen Jesuitinas Hezkuntza Fundazioa aurrerapausu handia eman da eta Fundazioak Kongregazioaren 22 ikastetxeen titulartasuna eskuratu du. Horrela, gure Hezkuntza Proiektua eta Ama Kandidaren karisma sendotu da.

Xedea

Jesuitinas Hezkuntza Fundazioaren Nuestra Serñoa de Aranzazu Ikastetxea (Jesusen Alaben obra apostolikoa) ikastetxe kristaua da, haur, lehen eta bigarren hezkuntzan itundua, eleanitza eta euskal gizartean txertatua.

Gure zentroa pertsona guztientzat zabalik dago, arraza, kultura, gizarte-egoera, sexu, erlijio edo beste edozein arrazoirengatik bereizketarik egin gabe.

Gure estiloaren ezaugarria ikasleei arreta pertsonalizatua ematea da, dibertsitate osoan, ikasle bakoitzaren behar espezifikoak hezkuntza-komunitateko kide guztien (ikasleak, hezitzaileak, familiak, AZP) arteko harreman positiboak errazten dituen giro batean estaliz.

Gure helburu nagusia pertsona ororen garapena da, nork bere buruaz eta inguruneaz hausnartzen laguntzen duten uneak bultzatuz, pertsona autonomoa, askea, sortzailea, arduratsua, trebea eta balio kristauetan hazia izan dadin, gizartearekin konprometitua, etengabe aldatzen ari dena.

Ikastetxeko langileak pertsona arduratsuak dira, gogotsuak, etengabeko prestakuntzan daudenak eta hezkuntza-lanean konprometituak, etorkizunera irekiak, eta metodologia aktiboak erabiltzen dituzte, jakitun baitira ikasleak izan behar duela beti hezkuntza-erabaki ororen erdigunea.

 

Ikuspegia

- Ikastetxe erabat inklusiboa izatea, ikasle bakoitzari bere beharren arabera arreta indibidualizatua eman ahal izateko.

- Eleaniztasunaren aldeko apustu garbia egiten duen ikastetxea izatea.

- Nazioarteko ikuspegia duen zentroa izatea, eta, aldi berean, gure auzoan, Aieten eta gure hirian, Donostian, errotuta egotea.

- Ikastetxearen ardatz nagusia balioak transmititzea izatea, gure ikasleen garapen integrala lortzeko.

- Elkarbizitzaren oinarri den adimen emozionalari garrantzi berezia ematen dion ikastetxea izatea, eta ikastetxeko positiboa izatea.

- Ikastetxe kristaua izatea, Nazioarteko Batxilergoa duena, eta, horrela, 0 eta 18 urte bitarteko hezkuntza-eskaintza osatzea.

 

Baloreak

- Apaltasun eta hurbiltasuna: hezkuntza komunitatea osatzen dugunon harrera eta elkarretaratzea posible eginez.

- Justizia eta solidaritatea: Gure gizartean eta errealitate hurbilean dauden bidegabekerien aurrean, izaera kritikoz jarduteko konpromezua garatuz.

- Elkarbizitza eta Bakea: Indarkeria eta lehiakortasuna gaitzetsiz, autonomia pertsonala eta bestearen onarpena garatuz, eta guztiontzat askatasun giroa bermatu.

- Erantzukizuna: norberaren esfortzuaren bitartez eta norbere ekintzen ardura geuregain hartuz, lana ondo egitea ahalbidetzen du.

- Aniztasuna: bereizketa edo zatiketarik eragin gabeko jarrerak eraikiz, elkar ulertuz eta elkarrekin aberastuz, elkarri lagunduz eta barkatuz, fedea partekatuz eta ospatuz.

- Alaitasuna: Jarrera baikorren bitartez, ikasketa eta lana eraginkorra izateaz gain, atsegina ere izango da.

- Sormena: zerbait berria sortzeko gaitasuna, gertatzen diren egoera eta arazoei erantzun berri eta originalak ematekoa, etengabe aldatzen ari den errealitateari erantzutekoa.

- Malgutasuna: aldaketetara egokitzen laguntzen digu, egoeraren arabera. Gure helburua pertsonei hazten laguntzea da, eta horrek ondo definitutako irizpideak eta helburuak eskatzen ditu, ulermena eta irmotasuna aldi berean, malgutasunaren eta jarrera irmoaren arteko oreka zaila baina beharrezkoa, leuntasunaren eta eskakizunaren artekoa.

Fundatzailea

Juana Josefa Cipitria y Barriola 1845eko maiatzaren 31n jaio zen Andoainen (Gipuzkoan). Seme-alaba ugari zituen artisau-familia bateko alabarik zaharrena zen bera; eta gazterik, etxea utzi zuen eta Gaztelara joan zen familia diruz laguntzeko asmoz.

Hurbilekoei laguntza emateaz gain, beste nahi batek ere baldintzatu izan du haren bizitza: Jainkoaren nahia betetzea. Inguruko jendearen egoerez kezkatzen zen, eta laguntzeko prest egon izan zen beti; batez ere behartsuenei.

Valladoliden, 1869ko apirilaren 2an, La Sagrada Familiaren aldarearen aurrean Jaunari bere nahia zein zen argi ziezaion eskatu zion beste behin ere; eta "El Rosarillo"ko elizan Jaunak argi esan zion bere guraria: "Jesusen Alabak izeneko Lagundia sortzea; arimak salbatzearen alde lan egingo zuena, haurtzaroan eta gaztaroan umeei irakatsiz eta haiek heziz".

Salamancan, 1871ko abenduaren 8an, beste bost emakumerekin batera, ibilbideari ekin zion, bera egiten ari zena "Jaunak nahi duena" zela jakiteak ematen zion konfiantzarekin. Horrela, Candida Maria de Jesus izenarekin, kultura eta baliabide gutxiko emakume honek Jesusen Alabak deritzon lagundia sortu zuen XIX. mendeko unibertsitate-hiririk garrantzitsuenetarikoan.

Emakumea eta ekonomikoki ahulagoa zen jendea hezkuntza-eremutik kanpo uzten zirela ikusten zuenez, Ama Candidak bere ibilbideari ekin zion. Laster, Salamancan hasi zena Espainia osora hedatu zen. Geroago, 1911ko urriaren 3an Jesusen Alabak lagundiko lehenengo misiolariak Brasilera irten ziren, fundatzailearen pentsamendua egia bihurtuz: "mundua txikiegia da nire gurariak asetzeko", "edozein lekutara joango nintzateke arima bila".

1996ko maiatzaren 12an beatifikatu zuten eta 2010eko urriaren 17an santu egin zuten.

Abuztuaren 9an ospatzen dugu bere festa.

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.