×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Lehen Hezkuntza

Ezagutzaren sustraiak indartzen

Haurraren garapenerako etapa garrantzitsua da hau; haurtzarotik, aurre-nerabezarorako jauzia. Jesuitinasen, ikaslea gertutik jarraitzen dugu ,eta horregatik, garrantzitsua da guretzat, familiekin harreman estua eta etengabea izatea.

Ohiturak, trebeziak eta ezagutzak bereganatuz, gure haurrek euren sormena garatuko dute. Era berean, eskolan lantzen ditugun baloreek gizartearekin konpromezua izaten lagunduko diete eta baita autonomiaz jarduten ere. Horrekin guztiarekin, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan segurtasunez aritzea nahi dugu.

Proposamen pedagogikoa

Talde kooperatiboak, proiektuak, PBL-ak, paletak, pentsamendu errutinak eta trebeziak, EntusiasMAT programa eta orokorrean, Askotariko Adimenetan oinarritutako metodologia da etapa honetako ikaskuntza prozesuaren oinarria.

Askotariko Adimenak

Howard Gardner-en Askotariko Adimenen teorian oinarrituz, 9 adimen mota identifikatzen dira: adimen linguistikoa, logiko- matematikoa, ikus- espaziala, naturalista, intrapertsonala, interpertsonala, musikala, espirituala eta gorputz- zinestesikoa. Ikasleen aniztasuna kontuan hartuta eta ekintza desberdinen bidez, adimen bakoitza landu eta garatu nahi da.

Adimen anitzei buruzko informazio gehiago.

Proiektuetan, PBL-etan, paletetan,.... oinarritutako ikaskuntza

Bakoitzaren bizipenak eta gerturatzen gaituen ingurua oinarritzat hartuz, ezagutzak eta konpetentziak barneratzeko metodologiak dira. Horiekin, ikasleek oinarrizko ezagutzak eta konpetentziak barneratuko dituzte.

Emandako egoera edo arazo bati konponbidea bilatzeko, ikasleak modu autonomo eta arduratsuan jokatzea nahi dugu. Era berean, eginbeharrak planifikatzeko, egituratzeko eta burutzeko gaitasuna garatzea du helburu lanerako metodologia honek. Irakasleok gidari izango gara prozesu honetan guztian ikasketa esanguratsua izan dadin.

Ikasketa Kooperatiboa

Esperientzia soziala eta akademikoa dira ikasketa kooperatiboaren oinarria. Ikasleek informazioa trukatzen dute elkarrena artean, eta euren eginahalak baldintzatuko du ikasketa.

Ikasleak euren kabuz ikas dezaten bultzatuko ditugu eta, era berean, euren ikaskideek ere lorpenetan inplikatzea nahi dugu.

Ikaskuntza kooperatiboari buruzko informazio gehiago.

Pentsamenduaren Kultura eta Errutinak

Dinamika hauek, kasleei egoki pentsatzen irakasten diete, baita pentsamendua sortzen, arrazoitzen eta hausnartzen ere.

Hizkuntzak

EUSKARA: D EREDUA,  horrela ikasleek euskara maila oso ona lor dezakete.

INGELESA: gero eta garrantzi gehiago.

 
INGELESA IRAKASGAI            
ARTS & CRAFT (Hezkuntza Artistikoa)            
SCIENCE 3. eta 4. mailan hiruhileko unitate bat            
SOCIAL SCIENCE osorik ingelesez            
LACUNZA - Eskolaz Kanpoko Jarduera gisa ikastolan bertan            
Ingeleseko murgiltze linguistiko kanpamentua            

[ ikusi: Hizkuntza Proiektua ]

De las Tic a las Tac

IKT-etatik IET-etara

Gure hezkuntza berritzeko bidean urratsak ematen jarraitzen dugu eta teknologia berriak gure ikasleen ikaskuntzan integratuta daude.

Digitalizazio-prozesu bat finkatu dugu Lehen Hezkuntzako ikasgeletan, non gure ikasleek programa eta aplikazio informatikoak modu progresiboan, seguru eta bizigarrian erabiltzen dituzten.

[ ikusi: Proiektu Teknologikoa]

Eskolaz Kanpoko Jarduerak

Gure ikasleek kirol eta kultur jarduera ugari ikusi ahal izango dituzte, beren prestakuntza osatzeko eta beren eskola-esperientzia aberasteko.

[ Ikusi: Eskolaz Kanpoko Jarduerak ]

Elkarbizitza Positiborako Programa

Etapa honetako ikasleek autonomia handia dute dagoeneko eta gatazkak konpontzeko gaitasuna izan ohi dute. Hau guztia, Hezkuntza Emozionalaren, Golden 5 programaren eta tutoretzen bidez lantzen da, baita “Bitartekaritza” saioetan haiek aktiboki jardunez (Bitartekaritza Elkarbizitza Positiboaren Programan txertatua dugu).

[ ikusi: Orientazio Saila]

Jangela

Jangela

Ikastetxean gure sukaldari eta sukaldea ditugu, eta jangelan zerbitzatzen den janaria bertan egina da. Elikadura anitza eta osasungarria dugu. Ikasleen alergiak eta intolerantziak kontuan hartuz, ikasle bakoitzaren beharrizanetara moldatzen dira menuak.

[ ikusi: Jangela Zerbitzua ]

Transporte

Garraioa

Donostiako eta Lasarteko, Usurbilgo eta Hernaniko zonaldea hartzen duen autobus zerbitzu batez gain, ikastetxera autoz datozen haur Hezkuntzako (3, 4 eta 5 urte) doako zerbitzua eskaintzen dugu, gurasoek ibilgailutik jaitsi beharrik izan gabe.

[ ikusi: Garraio Zerbitzua ]

Madrugadores

Haur Txoko

HAUR TXOKO-a ikastetxeak eskaintzen duen zerbitzua da, familiei familia eta lanbide bizitza uztartzen laguntzeko. Haurrek giro ludiko eta atseginean pasatzen dute denbora hori.

Zerbitzua 7: 30ean hasiko da.

[ ikusi: Haur Txoko Zerbitzua ]

Instalazioak

Etapa bakoitzak bere beharretara egokitutako instalazioak ditu.