Garraio zerbitzua

Eskolako autobusa

Eskolako autobusa, hiriko hainbat gunetatik pasatzen da eta egunero 4 bidaia egiten ditu etxean bazkaltzen duten ikasleentzat.

Autobusaren ibilbideak urtero aldatzen dira ikasturte bakoitzeko ikasleen beharretara egokitzeko.

UNITRAVEL enpresak eskaintzen du zerbitzua eta autobus bakoitzean zaintzaile bat dago, bidaian haurren segurtasuna bermatuko duena.

Egungo ibilbideak ikusteko, sakatu hemen. Behar duzun ibilbidea ez bada bertan agertzen, jakinarazi eskolan eta kontutan izango dugu.

[ deskargatu: Autobusaren Ibilbidea]

Garraio Partikularra - Zirkuitoa

Familiek autotik jaisteko beharrik izan ez dezaten, eskolara autoz etortzen diren 3 urtetik gorako haurrak goizetan autotik jaso eta arratsaldetan autora laguntzen diegu.

Zerbitzua DOAKOA da eta 8:55ean hasten da.

Garraio Publikoa

Eskolaren kokapena kontuan izanda, oso erraza da zerbitzu publikoa erabiliz bertara iristea; bai autobusez baita trenez ere.

  • dBus: 19, 23, 31, 32, 35, 45
  • Garayar (Hernani-Aiete): G-1
  • Morlansetik bidegorria

Garraio publikoaren informazio eta aukera gehiago ikusteko sakatu hemen.

[ ikusi: DBUS Lineen mapa]

[ ikusi: EUSKOTREN Lineen mapa]

 

 

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.