Nazioarteko Batxilergoa

 

Ntra. Sra. de Aranzazu-Jesuitinas Donostia ikastetxea zentro baimendua da Nazioarteko Batxilergoko® (IB) Diploma Programa emateko*.

IBko Munduko Ikastetxeek Jesuitinen printzipioekin bat datorren filosofia partekatzen dute, bai irakaskuntza- eta ikaskuntza-ikuspegiei dagokienez, bai ikasleen profilari dagokionez, bai gizarteari emandako zerbitzuari dagokionez, bai mundu hobe baten aldeko konpromisoari dagokionez, bai nazioarteko hezkuntza zorrotz eta kalitatekoari dagokionez.

* IB Erakundeak baimendutako ikastetxeek solik eskaini dezakete IBren programa akademikoak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Nuestra señora de Aranzazu ikastetxeko batxillergo (PD) programari buruzko 10 galderarik ohikoenak – Jesuitinas Donostia

Zer da Nazioarteko Batxilergoko Diploma Programa?

Ikasketa-plan honek bi ikasturte ditu, eta curriculum erakargarri eta zorrotza du, ezagutzei eta gaitasunei buruzko prestakuntza sendoarekin. Diploma Programaren (DP) ikuspegi metodologikoak ikerketa, pentsamendu kritikoa, ahozko adierazpena eta zereginen plangintza arduratsua bultzatzen ditu ikasleengan. Diploma Programak ikuspegi globala proposatzen du, irakasgaien arteko lotura indartzen du eta mundu osoko unibertsitate-ikasketak egiteko aukera ematen du.

Munduko Ikastetxeen filosofia Jesuitinasen Paradigma Pedagogikoarekin bat dator Askotariko Adimenak, Estimulazio Goiztiarra, Ikasketa Kooperatiboa, Ikasketa eta Zerbitzua, Pentsamendu Kultura... Nazioarteko Batxilergoak protagonismoa ematen dio ikasleari bere ikaskuntza-prozesuan, eta gogoeta egitera, bere testuinguruan esku hartzera eta bere lorpenak ebaluatzera bultzatzen du, erronka berriak bereizteko.

Web orrian ikus daitekeenez: "Nazioarteko Batxilergoaren helburua gazte solidarioak, informatuak eta ezagutzarako irrikatsuak prestatzea da, mundu hobea eta baketsuagoa sortzen laguntzeko gai izango direnak, elkar ulertzeko eta kulturen arteko errespetuaren esparruan.

Programa horiek mundu osoko ikasleak bultzatzen dituzte bizitza osoan ikasteko jarrera aktiboa hartzera, errukiorrak izatera eta beste pertsona batzuk, beren desberdintasunekin, zuzen egon daitezkeela ulertzera" (www.ibo.org).

Zer alde dago PDren eta batxilergo nazionalaren artean?

PDak bi urteko sei irakasgai jorratzen ditu, eta kanpoko ebaluazioa dute. Irakasgai bakoitzeko notaren % 70, gutxi gorabehera, ikastetxean egindako eta estandar zorrotz batzuen arabera kanpotik zuzendutako proben mende dago. PDko irakasgaien nota hainbat probaren bidez lortzen da: idatzizko azterketak, ahozko grabazioak, laborategiko praktikak, ikerketa-lanak...

Sei irakasgaiez gain, PDk funtsezko hiru osagai ditu: monografia (ikasleak planteatutako eta irakasle batek gainbegiratutako 4.000 hitzeko ikerketa), Ezagutzaren Teoria (ezagutza nola eskuratzen dugun zalantzan jartzen duen zeharkako ikasgaia) eta SJZ (Sormen, Jarduera eta Zerbitzu proiektuak).

Nazioarteko Batxilergoak ikerketan, ahaleginean eta lanaren plangintza eraginkorrean oinarritutako hezkuntzaren alde egiten du. Ikasleak ikasgelan inplikatzea, zorrotz lan egitea eta mundu konplexu eta konektatu batean elkar ulertzeko eta komunikatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko gai izatea sustatzen da.

PDko eskolak ingelesez dira? Nolakoa da hizkuntzen tratamendua?

Jakitun gara gaur egun hizkuntzek duten garrantziaz, eta horregatik, PDn presente egongo dira, horietan guztietan komunikazio-gaitasunari eusteko helburuarekin.

Nazioarteko Batxilergoko hizkuntza ofizialak gaztelania, frantsesa eta ingelesa izanik, eskolak, funtsean, gaztelaniaz emango dira, ingeles-maila handiarekin, eta, hala nahi dutenek, euskarazko C1 titulua lortzeko prestakuntza ere izan dezakete.

PDk aukera ematen du Euskal Autonomia Erkidegoko eta gainerako autonomia-erkidegoetako unibertsitateetan ikasteko?

Bai, unibertsitate publiko eta pribatuetan sartzeko ikasketa-plana da. Nahiz eta PDko gure ikasle askok Euskal Herriko hainbat unibertsitatetan ikasten jarraitzea aukeratuko duten, 1968an hasi zirenetik, mundu osoan aintzatespen handiena duen ikasketa-eredua da PDa.

Jesuitinas Donostia Ikastetxean PD ikasten duten ikasleek Batxilergo Nazionala ere egin behar al dute?

Ez. Nazioarteko Batxilergoko gure ikasleek unibertsitate-gradu guztietan sartzeko aukera ematen dien ikasketa-eredu horretan jartzen dute arreta osoa.

PD nota onenak dituzten ikasleentzat bakarrik da?

Ez. Zalantzarik gabe, PDa zorrotza da eta ikasleak ahalegintzea eskatzen du, baina ez dago espediente onenak dituzten ikasleentzat bakarrik diseinatuta. Garrantzitsua da, adibidez, PDko ikasleek ikasteko eta ikasgelan parte hartzeko gogoa agertzea, ekimena izatea eta eguneroko zereginak eta ikasketak betetzeko antolatuak izatea.

PD "Zientzietakoa" edo "letretakoa" da?

PDko ikasle guztiek Matematika ikasgai bat ikasi behar dute, baina hainbat ikasgai aukera ditzakete ondorengo interesen arabera (esparru zientifiko, biosanitario, sozial edo humanistikoetako graduak).

Nolakoa da Jesuitinas Donostia ikastetxean PDa egiteko onarpen-prozesua?

Lehenik eta behin, interesa duten ikasleek eta haien familiek PDri buruzko informazioa izan behar dute. Horretarako, informazio-saioak eta bilera orokorrak egiten dira PDko koordinatzailearekin.

Programaren berri izan ondoren, interesa duten ikasleek eta familiek hautagaiaren motibazio-maila, ahaleginerako gaitasuna eta antolaketa pertsonala ebaluatu behar dituzte. Hausnarketa horretan laguntzeko, ezinbestekoa da ikasle hautagai guztiek eta haien familiek elkarrizketa pertsonal bat izatea PDko koordinatzailearekin. Bilera horretan ikaslearen profil pertsonala, ibilbide akademikoa eta ondorengo interesak baloratuko dira.

PDrekin unibertsitateko gradu guztiak eskura daitezke? Baita onarpen-nota altuenak dituztenei ere?

Bai, PDk aukera ematen die ikasle guztiei EHUn eta Espainiako unibertsitatean onartzeko gehienezko 14 puntuak lortzeko.

PDko ikasleek USE egin behar dute?

Ez nahitaez. Pd lortzen duten ikasleek ez dute USEn Sartzeko fasea egiten ("fase orokorra"). Ikasleek hala nahi badute, Onarpen-fasera ("fase espezifikoa") bakarrik aurkez daitezke, eta horrek aukera ematen die batez besteko notari lau puntu gehitzeko. Halaber, aukera dago PDko zenbait irakasgai USEren onarpen-faseko kalifikazio gisa baliozkotzeko.

Informazio gehiago:

Jesuitinas Donostia Ikastetxean: 943 21 23 07
Nazioarteko Batxilergoaren webgunean: https://ibo.org/information-for-parents/dp-for-parents/

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.