Proiektu Teknologikoa

Tresna eta trebetasun teknologikoak

Gaur egun lanerako, aisialdirako eta komunikaziorako modu kritiko eta seguruan erabiltzeko beharrezkoa da konpetentzia digitalak txikitatik lantzea. Honek, berekin dakar baliabide digitalak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko ezagutza, trebetasun, jarrera eta estrategia batzuk edukitzea. Konpetentzia digitalaren oinarrian ordenagailua erabiltzeko trebetasunak daude, informazioa berreskuratu, ebaluatu, biltegiratu, ekoitzi, aurkeztu eta trukatzeko; baita komunikatzeko eta Internet bidez lankidetza sareetan parte hartzeko ere.

Zentroaren proiektu digitala

Haur Hezkuntza

HAUR HEZKUNTZA

Gure ikastetxean txiki-txikitatik hasten gara konpetentzia digitala lantzen, behin ikasleak ikastetxea uzten dutenean beraien motxila tresna eta abilezia digitalez beteta eraman dezaten. Horregatik, Haur Hezkuntzatik gelako ordenagailuarekin eta Arbela digitalarekin lehen kontaktua izaten dute gure ikasleek.

Lehen Hezkuntza

LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzan, aldiz, ordenagailu karroak sartzen dira ikasgeletan. Ikastetxeak, ordenagailu bat esleitzen dio horrela ikasle bakoitzari eta IKT-ak lantzeari eskaintzen dizkiogun orduak gehitzen joateko aukera ematen digu ikasturteak igotzen joan ahala. Etapa honetako txikienak ordenagailu bidez margotzen hasten dira, zaharrenak, aldiz, Ikasketa Ingurune Birtualak erabiltzen jakiten igarotzen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara.

DBH

DBH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 1x1 proiektua jartzen da martxan. Ikasle bakoitzak bere ordenagailu (Chromebook) pertsonala erosten du eta ia liburu gehienak desagertzen dira, material gehiena digitala delarik horrela. Etapa honetan, gure ikasleek, ez diote tresna berriak erabiltzen ikasteari uzten, baina, ikasketaren erdigunea ez dira IKT erreminta hauek, konpetentzia digital hauen erabilera egokia egitea baizik.

NAZIOARTEKO BATXILERGOA

NAZIOARTEKO BATXILERGOA

IETk (Ikaskuntzarako eta Ezagutzarako Teknologiak) guztiz integratuta daude ikerketa-lanetan, monografietan, laborategiko praktiketan,  proiektuetan, eta NBren ikasle profilaren ezaugarriak bultzatzen dituzte: ikertzaileak, informatuak eta ikasiak, pentsalariak, komunikatzaile onak, osoak, pentsaera irekikoak, solidarioak, ausartak, orekatuak, gogoetatsuak.

GAINERAKO JARDUERAK

Tresna teknologikoen erabileran entrenamendua onura handia da gure ikasleentzat, gero eta teknologoagoak diren mundu baten eskakizunetara egokitu behar baitute. Baina, aldi berean, erantzukizun handia du tresna horiek gaizki erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuengatik. Horregatik, bizitzarako beste ikaskuntza bat bezala, segurtasunaren garrantzia lantzen da, bai ikasleekin tutoretzetan, bai ikasleentzako eta familientzako hitzaldietan.

Gainerako Jarduerak
IKT Ziurtagiria IKT Ziurtagiria

Urteetan landutako gure proiektu honi esker, ikastetxearentzat mugarri izan diren bi lorpen etorri zaizkigu azkenaldian: IKT Heldutasun ereduko ziurtagiria ateratzea eta ziurtagiri honi esker Sare Hezkuntzan sartzea. Lehenak, ikastetxe gisa egiten dugun IKT-en erabilera eredu konkretu bat jarraituz betetzen dugula ziurtatzen du, gure irakaste-ikaste prozesuan modu egokian txertatuta dagoela alegia. Bigarrenak, aldiz, gure esperientzia eta proiektua sare honen barruan dauden ikastetxeekin partekatzeko, lantzeko eta hobetzeko aukera ematen digu.

Ziurtagiriak

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.