Jangela Zerbitzua

Eskolak JANGELA ETA SUKALDE PROPIOAK ditu eta zerbitzatzen den jatekoa bertan prestatzen da; dieta orekatua eta meditarranearra da eta arreta berezia jartzen diogu alergia eta intolerantziei. Jangelako ordua, bazkaltzeko unea ez ezik, osasuntsu jaten ikasteko eta lagun artean gozatzeko momentua ere bada.

AUSOLANek kudeatzen du jangela zerbitzua, eta bertako langileak, janaria zerbitzatzeaz gain arratsaldeko klaseak hasi bitarteko tartean ikasleekin egoten dira.

Jangelarako txanda ezberdinak daude adinaren eta eskolaz kanpoko jardueren arabera. Menuak hiruhileko bakoitzaren hasieran banatzen dira eta eskolako webean jartzen dira.

[deskargatu: Abenduako Menua]

Haurren Jangela

Gure ikasle txikienentzako oso momentu garrantzitsua da jangelakoa, eta horregatik, beraintzat egokitutako leku goxo eta etxekoia gorde diegu. Bertan, eskolako sukaldariak prestatutako janaria zerbitzatzen da, adin hauetako haurren elikadura beharretara egokitua.

Jangela Nagusia

Eskolak jangela eta sukaldari propioa ditu, beraz, zerbitzatzen den jatekoa etxekoa da.

Jangela hau 4-16 urte bitarteko ikasleek erabiltzen dute.

Enpresa arduraduna

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.