Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza DBH

Etorkizuna

Etorkizuneko pertsona gaituak izateko asmoz, gure ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzen diegu, egungo gizartean aktiboki eta arrakastaz jokatzeko beharrezkoak izango dituzten ezagutza, gaitasun eta baloreak bereganatuz.

Inguratzen gaituen errealitatea ulertu eta aldatzeko, hiritar jakintsuak, kritikoak eta biharko egunean profesional apartak izateko lantzen ditugu EZAGUTZAK. Teknologiak eta komunikazioak eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatuz, mundura jauzi egiteko eta besteekin kooperatiboki jarduteko lantzen ditugu KONPETENTZIAK. Gizarte tolerante, solidario eta demokratikoa sortzeko lantzen ditugu BALOREAK.

Jesuitinas Donostia ikastetxea IB zentro bat da, hau da, 0 eta 18 urte bitarteko Nazioarteko Batxilergoa® irakasten duen ikastetxea gara: Lehen Hezkuntzako Programarako (PEP, 3-12 urte) zentro eskatzailea eta Diploma Programa (DP, 16-18 urte) indarrean dugu*.

IB Munduko Ikastetxeek Jesuitinasen printzipioekin bat datorren filosofia partekatzen dute, bai irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren ikuspegietan, ikasleen profiletan, gizarteari zerbitzuan, mundu hobeago baten aldeko konpromisoan, nazioarteko hezkuntza zorrotzean eta kalitatean.

Solo los colegios autorizados por la Organización del IB pueden ofrecerlo.

 

Proposamen Pedagogikoa

Gure ikasleen ikasketa integrala eta esanguratsua izan dadin metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu, betiere elkarbizitza positibo batean oinarrituz: paletak, PBLak, eLearning, lehiaketetan parte hartzea, eta bestelako jarduerak.

Diziplinarteko Proiektuak

Ikasleen eguneroko bizitzara gerturatzen gara, eta haien arazo nahiz egoera erreal edo hipotetikoak erabiliz sormena lantzen dute, mapa kontzeptualak eraikitzen dituzte, eta oinarrizko gaitasunak eta hainbat adimen garatzen dituzte.

Askotariko Adimenak - Pentsamenduaren Kultura

Gure ikasleek, pertsona guztiek bezala, euren indarguneak eta ahuleziak dituzte eta hori kontuan hartzen dugu jarduera anitzak diseinatzeko eta burutzeko, eta behar handieneko arloak indartzeko. Ongi pentsatzen irakatsi behar diegu, euren pentsamendua agerikoa izan dadin eta etorkizuneko gertaeretarako presta daitezen; horretarako, pentsamenduaren errutinak eta trebeziak lantzen ditugu.

Adimen anitzei buruzko informazio gehiago.

Teknologia Garapena (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak eta Ikaskuntzaren eta Ezagutzaren Teknologiak)

Egungo gizarteak dituen beharrei egoki erantzuteko asmoz, hezkuntza eta ikasketa berrikuntzak ezarri ditugu ikastetxean. Teknologiari dagokionez, metodologia aldaketa nabarmenak izan ditugu: DBHko 1. mailatik hasita “1 X 1 proiektua”n lan egiten dute ikasleek (Chromebook-ak erabiliz), programazio eta material didaktikoa erabiltzen dute, ikus-entzunezko lehiaketetan parte-hartzen dute… Horrela, DBHko gure ikasleek gaitasun digitalari dagozkion gaitasunak osotasunean bereganatzen dituzte.

Konpromezu Soziala

Gertuko eta urruneko errealitateari aktiboki begiratzea guztion ardura da. DBHko ikasleengan izaera kritikoa sortzea da gure lana, eta horretarako, giza-egoera konplexuak bizitzen eta sentitzen dituzte. Ekintza solidario askoren artean, boluntario aritzen dira gure ikasleak, eta horrela, gaitasun-sozialak garatzeaz gain, esker ona eta garapen pertsonala bereganatzen dituzte.

STEAM

Batetik, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika Artearekin eta Humanitateekin lotuta bateratzen dituen, eta ikasleen oinarrizko gaitasunak, zeharkakoak zein diziplinakoak garatzen dituen eta, bestetik, ikasleak gure gizartearen erronkei erantzukizunez aurre egiteko ahalduntzen dituen hezkuntza da.

Eleaniztasuna

Euskara dugu oinarri, eta bertatik abiatuz, ikasle eleanitzak heztea dugu helburu. Izaera kritikoa izatea nahi dugu, eta horretarako, ekintza komunikatiboak burutzen ditugu: ulermena eta adierazpena idatzizko zein ahozko testuen bidez lantzen ditugu. Etaparen azken ikasturtean, azterketa ofizialak egiteko prestatzen ditugu (Euskara, Ingelesa eta Frantsesa).

Etapa amaituta, ikasleek honako titulu hauek lor ditzakete:

EUSKARA INGELESA FRANTSESA

Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1 eta B2 mailak.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1, B2 eta C1 mailak.

DBH 1.mailan hautazko irakasgaia da.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko A2 maila.

[ ikusi: Hizkuntza Proiektua]

Mundura Zabaltzen

Nazioarteko programa eta lehiaketetan parte hartzen dugu ikasleek egiazko egoeretan hizkuntzak erabil ditzaten. Euren hizkuntza gaitasunak garatzeko asmoz, ikuspegi interatibo batetik sortutako egitasmoak dira, eta horien bitartez, laguntasuna eta giza harremanak bultzatu nahi ditugu eta ikasleak euren ikaskuntzaren protagonista izatea nahi dugu.

Mundura Zabaltzen Mundura Zabaltzen

Elkarbizitza Positiborako Programa

Etapa honetako ikasleek autonomia handia dute dagoeneko eta gatazkak konpontzeko gaitasuna izan ohi dute. Hau guztia, Hezkuntza Emozionalaren, Golden 5 programaren eta tutoretzen bidez lantzen da, baita “Bitartekaritza” saioetan haiek aktiboki jardunez (Bitartekaritza Elkarbizitza Positiboaren Programan txertatua dugu).

[ ikusi: Orientazio Saila]

Orientazio Akademikoa

Erabakiak hartzeko unea da, euren ibilbide akademikoan zein bide hartuko duten pentsatzeko, hausnartzeko eta erabakitzeko unea, alegia. Horregatik, DBHn, Orientzio Departamentuak prestatutako eta burututako saioak egiten dituzte, taldean zein bakarka. Orohar, familiaren aholku eta babesa beharrezkoa izanik, haiek ere zenbait saiotan presente izan ohi dira.

[ ikusi: Orientazio Saila]

Jangela

Jangela

Ikastetxean gure sukaldari eta sukaldea ditugu, eta jangelan zerbitzatzen den janaria bertan egina da. Elikadura anitza eta osasungarria dugu. Ikasleen alergiak eta intolerantziak kontuan hartuz, ikasle bakoitzaren beharrizanetara moldatzen dira menuak.

[ ikusi: Jangela Zerbitzua ]

Eskolaz Kanpoko Jarduerak

Eskolaz Kanpoko Jarduerak

Adin honetan lagun taldeak egundoko garrantzia du. Kirola praktikatzea osasunerako onuragarria izateaz gain, talde izaera, errespetua… lantzen dira. Horren garrantzitsuak diren baloreak sustatu nahian, gure ikasleak eskolaz kanpo egiten diren kirol zein kultura ekintzetan parte hartzera bultzatzen ditugu.

[ ikusi: Eskolaz Kanpoko Ekintzak ]

Garraioa

Garraioa

DBHko ikasleentzat eskola garraioa zerbitzua eskaintzen dugu. Horrez gain, ikastetxearen kokagunea dela eta, erraztasun handia dugu garraio publikoan mugitzeko.

[ ikusi: Garraio Zerbitzua ]

Instalazioak

DBHko ikasleek euren eraikin propioa dute. Bertan, gela digitalak, informatika-gela, laborategi, tailer, ikus-entzunezko areto… dituzte.

Ziurtagiriak

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.